martes, 22 de marzo de 2011

Surf





 




Surfa ohol baten gainean zutik mantenduz itsasoko olatuen gainean irristatzean datzan kirola da.
Hawaii uharteetan sortu zen, ondoren Estatu Batuetara zabaldu zelarik. XX. mende erdialdean ezagun egin zen, mundu osora zabalduz, Europa barne.



miércoles, 9 de marzo de 2011

DOA

Toki alai, urtero, DOArekin ( Denok Osasunaren Alde ), gobernuz kanpoko erakundearekin, elkar lanean aritzen da, jostailuak, arropa eta beste gauza asko azoka bat antolatuz eta hemen gauza guztiak salduz. Hau antolatzeko, jende asko behar denez, eskolako ikasle eta irakasleak parte hartzen dute, bai kartelak eginez, bai gauzak emanez, bai azokan lan eginez. Erakunde hau, 2001an sortu zen,  , lortutako dirua, Boliviara, Guatemalara eta Colombiara eramateko eta han dagoen jendearen osasunean laguntzeko.

Gure ustez, proiektu hau oso ondo dago, gainera laguntzen erakusten digu txikitatik. Eskolan erakusten digutenarekin eta emandako hitzaldiekin, laguntzera bultzatzen digute. Gainera oso gutxirekin lagundu dezakegu, jostailu bat emanez edo azokan parte hartuz.

Bolivia, 2005                                                            



                                                      
Bolivia, 2009


Colombia , 2006

                            

Guatemala, 2004

Guatemala, 2005

Inauteriak

Urte honetan, besteetan ez bezala, partaide gutxi eman dute izena eta honen ondorioz, inauterien ospaketa arriskuan dago. Animatu nahi zaituztegu parte hartzera, oso ondo pasako dugu eta. Gainera ez duzue gauza handirik egin behar, talde bat osatu, izena eman dantza, desfile edo antzerki bat prestatu eta denon aurrean azaldu. Ondo prestatu ezkero, sari moduan, dirua irabazi dezakezue. ANIMA ZAITEZTE!!


PD: osteguneko azken orduak galduko dituzue.

Toki-Alai, Gazteluzahar

D EREDU PUBLIKOA IRUNEN
Toki-Alai, 1984an, Arbesko eraikuntza zaharrean jaiotako proiektua da. Garai hartan guraso eta irakasle talde txiki baten gogoa eta lanari esker, Dunboa eta Santa Elena ikastetxeetara joaten ziren Toki-Alai Haur Eskololako ikasleak izen eta izaera propio zuen ikastetxea bihurtu zuten, Toki-Alai H.I., alegia.
Hasiera gogorra izan zen, Irun hiriko auzo desberdinetako ikasleak biltzen zituen D ereduko proiektu publikoa aurrera ateratzea ez baitzen erreza. Oztopo asko gainditu behar izan ziren, ingurukoak eta Hezkuntza Sailak berak jarritakoak barne, eta urteren batean hamar ikasle besterik ez zegoen matrikulaturik.
Baina proiektu hartan inork gutxik sinesten bazuen ere, aurrera jarraitu zuen. Baliabide eta laguntza gutxi genuen, baina ilusioa eta oztopoak gainditzeko gogo handia. Lehenengo urteetan gela bakar bat zegoen maila bakoitzean, eta denak Arbesko eraikuntza zahar hartan, baina proiektua gorpuzten zihoan adinean, 1989an maila bakoitzeko gela bakar bat izatetik hiru gela izatera iritsi ginen. Berriro ere irakasle eta gurasoen arteko elkarlanean oinarrituta, haurtzaindegiz haurtzaindegi gure proiektua ezagutzera ematera joan ginen, eta arrakasta handia izan zuen Irungo gurasoen artean.
OIHARTZUN HANDIKO ESKAINTZA
Arrakastatsua izaten hasi zen, beraz, D eredu publikoaren eskaintza eta, Arbesko eraikuntza zaharrean tokirik ez zegoenez, gela batzuk garai hartan Heziketa Berezikoa zen Sius ikastetxera joan behar izan genuen. Ikasturte batzuk pasatu behar izan genituen bertan zeudenekin, garai hartako lege berria zela eta, ikastetxe hura desagertu zen arte. Sius urruti zegoen eta Arbesera auzoetako ikasleak ere etortzen ziren. Derrigorrean jangela eta garraio zerbitzu sendoak antolatu behar izan genituen.
Haur Hezkuntzako ikasleak sartzeko tokirik ez genuen gure egoitza zaharrean, eta Siusen egokitu behar zen bertan zegoena, OHOko ikastetxea bihurtzeko. Hezkuntza Sailari eraikuntza berri bat egiteko proiektua eta Siuseko egokitzapena aurkeztu zitzaion 1992-93an. Hurrengo ikasturtean Hezkuntza Sailak obra egitea erabaki zuen, eta hurrengoan, eraikuntza zaharra eraitsi egin zen.


HANDITZE PROZESU GOGORRA
Obra iraun bitartean Haur Hezkuntzako ikasleek hutsik zegoen Behobia ikastetxera joan behar izan zuten. Irakasle eta gurasoen arteko lankidetza guztiz garrantzitsua izan zen garai hartan ere, alde batetik bestera gogorra baitzen.
Oztopo horiek guztiak izan arren, proiektuak herrian arrakasta izaten jarraitu zuen, eta matrikula garaian, ikastetxeak jaso zezakeena baino ikasle kopuru handiagoak egiten zuen urtero gurera sartzeko eskaera.
DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA TOKI-ALAI PROIEKTUAN
DBH martxan jarri zenean, 1996-97 ikasturtean, alegia, eta Derrigorrezko Hezkuntzako ikastetxe bakarra izan ezinean, DBHko ikastetxea, behin behinekoz, berriro hutsik zegoen Behobiako eraikuntzara eraman genuen. Garai hartan DBHko lehenengo eta bigarren mailako gela bana besterik ez genuen, baina atzetik gehiago zetorren eta etorkizuna ziurtatuta zegoen.
Bertan bi ikasturte pasa, eta sartzen ez ginela ikusita, Hezkuntza Sailak gaur egungo DBHko egoitza den Gazteluzarrera ekartzea erabaki zuen. Hortik aurrera Elatzetako D ereduko ikasleek ere daukate erreferentzia zentrotzat Toki-Alai DBH, eta azken bi ikasturteetan toki arazo daukagu Gazteluzarren ere. Dagoeneko Hezkuntza Sailak hori konpontzeko inbertsioa egin duen arren, etorkizunari begira, zabaltzeko proiektua aurkeztuta dugu, hori baita aurrera jarraitu ahal izateko modu bakarra.



Toki-alaiko informazio gehiago nahi ezkero, helbide honetan sartu: www.tokialai.org

Ordenagailuak

miércoles, 2 de marzo de 2011

Ordenagailuak

Sarrera honetan, ordenagailuei buruzko bi bideo jarriko ditugu, bat nola egiten den ikusteko eta besteak erakutsiko digu nola garbitu ordenagailua.

Gimp












Emakume zahar honi, zimurrak kendu dizkiogu gimp programarekin. Lehengo, zimur handienak kendu dizkiogu klonatzeko tresnarekin eta gero poliki-poliki, konponketa tresnarekin erretokatzen joan gara horrela geratu zaigun arte. Orain gazteagoa dirudi!

Gimp

Argazki hau egiteko, neskari tatuaje bat ipini diogu.
Hau egiteko, tatuaje baten argazki hartu, eta tatuaje moztu dugu gero gorputzean jarriz.


martes, 1 de marzo de 2011

Gimp



   
Montaje hau egiteko, pocoyoren argazki bat hartu, moztu eta hondartzan jarri dugu. Pocoyoa hobeto ikusteko, eraki dugu koloretan jartzea eta oinarria txuri beltzean. Azkenik hondartzan dagoela irudikatzeko, itzala jarri diogu.

martes, 22 de febrero de 2011

Hondarribia


Honbdarribia

 
 Arma plaza

 
Alardea


Alde Zaharra




Hondartza


San Pedro kalea - Marina


Muralla


 

Portua


Stop motion

video
Bideo hau, informatikako klasean egin dugu. Hau egiteko, argazkiak atera ditugu gero elkartzeko, mugimendua lortuz.

sábado, 19 de febrero de 2011

Musika





Bideo musika hauek jartzea erabaki dugu, gure gustuko abestiak direlako, espero dugu abesti hauek gustatzea. Poliki-poliki, bideo gehiago txertatzen joango gara.

viernes, 18 de febrero de 2011

Ikasbidaia


Ez dira egun asko geratzen ikasbidaiarako, apirilaren 10ean aterako gara Bartzelonarantz.Irunetik atera eta zazpi egun ikaragarri pasatuko ditugu :D